Ekainak 9:

Kontzertu nagusia: ​TOY​ + ​VULK

Toy

TOY​

Potentzial izugarria duten “iristear dagoen hurrengo banda” dira. Psikodelia, indie-rock eta zuzeneko bortitz bat dakarten laukote Brightondarra da; ospea abiadura handian bereganatzen ari dena. Lau urteetako ibilbidean hiru diska publikatu dituzte. Azkenengoa (“Clear Shots”, 2016) melodikoena eta popera gehien gerturatzen dena da eta 13th Floor Elevators eta The Seeds bezalako psikodelia taldeen edo beste generoen (showgazer, noise…) eragin nabarmenak gehien ikusten direna. Pasa den urtean BIME Liven emanaldi gogoangarri batetaz gozatu ahal izan zuten eta oraingoan, Zine Modeloko publikoa izango da horixe egiaztatu ahal izango duena.

VULK

VULK

Bilbotar laukotea, 70.hamarkadaren amaierako after-punk ingeles onenaren oinordeko garbiak, Joy Division, The Wire, Bauhaus eta The Pixies bezalako taldeen eragin nabarmena dutenak. Beraien lehen EParen (“No Longer Great Deal”, 2016) eta singlearen ondorenean, “Beat Kameranden” lehenengo LPa kaleratu dute. Riff intentsuak, energia iluneko melodiak, baxu zorrotza eta bateria sarkorra; inor geldik edo besterik-gabe gera ez dadin lortzen duten talde horietako bat da. Beraiek izango dira ROCKUMENTALAK!en kontzertu gauari hasiera emango diotenak!

cookiak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.Cookie gutxiago, Rock´n´Roll Gehiago! ACEPTAR