Ekainak 3:

Video camera free icon Rockumentala: Rocknrollers(2012, Juanma Bajo Ulloa)

speech icon bilaketarekin bat datozen irudiak Aurkezpena: Juanma Bajo Ulloa(Gasteiz)

Erlazionatutako irudia Kontzertua: Luma(Donostia)

import_12668022_1

Video camera free icon Rockumentala: Rocknrollers(2012, Juanma Bajo Ulloa)

Gasteizko Azkena Rock Festival jaialdia oinarritzat hartzen duen dokumentala da, Rock and Rollaren pasioaz, bere naturaz eta gizartean duen proiekzioaz jarduteko. 2011n argitaratu zen, jaialdiaren 10. urteurrenaren harira eta ibilbide osoan zehar hartutako irudi eta elkarrizketez osatua dago, ez barrik jarraitzaileei edo rockaren langileei, baita ondorengo taldeei ere: Gov´t Mule, The Black Crowes, Chris Isaak, Cheap Trick, Kiss, Thin Lizzy, Bad Religion, The Cult, Gregg Allman, esaterako.

fondo-portada-sangre1

speech icon bilaketarekin bat datozen irudiak Aurkezpena: Juanma Bajo Ulloa(Gasteiz)

Zuzendari gasteiztar honek bere lehenengo laburmetraia 1984an zuzendu zuenetik, 8 laburmetraia eta 6 luzemetraia daramatza argitaratuak, genero komertzialean zein independentean. “Alas de mariposa”, bere 1991ko lehenengo luzemetraiak Donostiako Zinemaldiko film onenaren Urrezko Maskorra jaso zuen eta bestelako sari andana jaso ditu, hala nola, “El reino de Víctor”gatik laburmetraia onenari Goya saria edota Montrealgo Nazioarteko Jaialdiko zuzendari onenari saria “La madre muerta”gatik. “Rockanrollers”en grabaketan garai teknologiko desberdinetako grabaketa materiala erabiltzen duenez, deigarria suertatzen da nola jaialdiaren edizio desberdinetako irudien kalitatea aldatzen joaten den.

2017Luma

Erlazionatutako irudia Proiekzio osteko Kontzertua: Luma

Bikote formatuan aritzen den talde donostiar honek aurreko urtean lehen lana kaleratu zuenetik esan daiteke ibilbide laburra baina etengabeko erupzioan daramala. Oraingoan, otsailean argitaratu zuten bost abesti dituen EP berri batekin datoz, “Airwalk”, garage, grunge eta stoner soinuekin. Beraien zuzenekoa grinez beteta dagoen jarrera oldarkorrez girotua etorriko da.

cookiak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.Cookie gutxiago, Rock´n´Roll Gehiago! ACEPTAR