Ekainak 23:

Video camera free icon 1.Rockumentala: (19:00h) PULP: A FILM ABOUT LIFE, DEATH & SUPERMARKETS (2014, Florian Habicht, 90min)

Video camera free icon 2.Rockumentala:(22:00h) OASIS: SUPERSONIC (2016, Mat Whitecross, 122min)

speech icon bilaketarekin bat datozen irudiak Aurkezpena: ÁLVARO FIERRO

Erlazionatutako irudia Kontzertua:Kokoshca (Donostia)

Pulp

Video camera free icon1. Rockumentala (19:00h): PULP: A FILM ABOUT LIFE, DEATH & SUPERMARKETS (2014, Florian Habicht, 90min)

Taldeak bere jatorrizko hiria den Sheffielden 2012an eman zuen despedidako kontzertu arrakastatsuan zentratzen da dokumentala. Zuzendaria hiriko bizilagunena zuzentzen da bizitza eta maitasunaren inguruko galderekin edo Jarvis Coker, taldeko abeslari ikonikoak beraientzako duen esanahiaz. Honela, dokumental biografiko bat baino gehiago estudio soziologiko bat izan daiteke, Pulpek jaiotzen ikusi zuen hiri industrialean zer esan nahi duen guztiaren inguruan. Jarraitzaileen, familiakideen eta Jarvis beraren testigantzak jasotzen dituen dokumental bat da, kontakizunetan humoretsu, abestien letretan berezi eta despedidako kontzertu ikusgarri batetan handitasunera gerturatzen dena.

Oasis

Video camera free icon2.Rockumentala (22:00h): OASIS: SUPERSONIC (2016, Mat Whitecross, 122min)

Amyren ekoizle beraren eskutik, egituran ezohikoa den dokumental bat da Supersonic, izan ere Oasis talde britainiarraren gorakadan eta gailurrean zentratzen baita, gainbehera albo batetara utziz. Manchesterreko jatorri umiletatik abiatuta, taldeko lider diren Gallagher anaien harremanaren bilakaeratik jarraituz, erreportaiak taldea gailurreraino eraman zituen jarrera eta izaerak analizatzen ditu narratiba dotore batekin eta muntaia baliabide txundigarriekin.

AlvaroFierro

speech icon bilaketarekin bat datozen irudiak Aurkezlea: ÁLVARO FIERRO

Alvaro Fierrok musika eta kulturan espezializatutako aldizkarietan kolaboratzen du 2004tik, esaterako Ruta 66, Mondo Sonoro edo Entzun! Aldizkaria. Arlo berdinean El País, El Confidencial Digital edo Ipunkrock edo Sonic Wave Magazine bezalako aldizkari digitaletan ere kolaboratu izan du eta Electrozine e-fanzinearen koordinatzaile ere izan zen hiru urtez. Bestalde, “160 Metros: Una Historia del Rock en Bizkaia” docuwebaren zuzendariorde eta gidoilariordea da eta “Atrapados por la Serpiente” proiektua zuzendu du.

Kokoshca

Erlazionatutako irudia Proiekzio osteko Kontzertua: Kokoshca

Eszena independentearen gorazarreak urte batzutan zehar jasotzen daraman talde iruindarra da Kokoshca. Bikote izatetik laukote izatera pasa diren arren azken diskarekin (“Algo Real”, 2016) musikari dagokionean beraien jatorrira itzultzea bezalakoa izan dela diote: gordinagoa, zikina eta zuzena. Indie-rockaren estereotipoetatik at, garaje-rock soinuak jaurtitzen dituzte nahiz eta mestizo kutsua izan Los Bichos edo The Jacobites bezalako taldeei oroitaraziz. Kokoshcak ROCKUMENTALAK!en X. urteurrena ixtearen ohorea izango du.

cookiak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.Cookie gutxiago, Rock´n´Roll Gehiago! ACEPTAR