Ekainak 2:

Video camera free icon Rockumentala: GIMME DANGER (2016, Jim Jarmusch)

speech icon bilaketarekin bat datozen irudiakAurkezpena: REYES TORÍO (Bilbo)

Erlazionatutako irudia Kontzertua: AINARA LEGARDON (Bilbo)

GimmeDangerRockumentalak

Video camera free iconRockumentala: GIMME DANGER (2016, Jim Jarmusch, 108min)

Michigan estatuko herriska batetan kontrakultura-iraultza baten erdian sortua, The Stooges taldearen rock-n-roll indartsu eta oldarkorra kometa bat bezala sartu zen 1960. hamarkadaren bukaerako musika panoraman. Beraien rock, blues eta R&Bren nahasketak zetozen hamarkadetan punk eta rock alternatibo bezala ezagutuko zenaren haziak erein zituen. Jim Jarmusch zuzendariak, estatubatuar zinemagile independente ezagunak, dokumental berri honetan The Stooges taldea bere musika, kultura, politika eta historiaren jaiotzaren testuinguruan aurkezten digu, taldearen ondare amaiezina goraipatzearekin batera.

reyes-uri

speech icon bilaketarekin bat datozen irudiakAurkezpena: REYES TORÍO

Bilbotarra jaiotzez baina 90.hamarkadatik Bartzelonan bizi da eta bere pertsona Rock Girl kontzeptupean laburbiltzen du. Dinamita pa los Pollos talde mitikoaren sortzaile, konpositore eta abeslaria izateaz gain, estatuko lehenengo DJetako bat izan zen. Estudioko produktore eta Al.leluia Rocords etxe independentearen sortzailea ere bada. Azkenaldian DJ lanak Gibson bezalako enpresen aholkulari lanekin batera uztartu ditu.

AinaraLegardonRafaRodrigo
Rafa Rodrigoren argazkia

Erlazionatutako irudia Proiekzio osteko kontzertua: AINARA LEGARDON

Rock independentearen eszena soinu esperimentazioaren arloan egiten duen lanarekin uztartu ditu Ainara LeGardonek (Bilbo, 1976) eta huraxe destilazio prozesu pertsonal eta artistiko sakon baten ondorio logikotzat jotzen du. 1991n lehenengo kontzertua jo zuenetik Europa zein Estatu Batuetako geografiaren puntu askotan aritu izan da. Bakarka zein kolektibo desberdinekin batera, Ainara LeGardon lan emankor ugari egiten ari da inprobisazio, poesia eta soinu artearen arloan. Oraingoan talde osoko formatuan dator, Héctor Bardisa baterian eta Rubén Martínez baxuan lagun dituela. Bere estetika soilaren eta berezkoa duen intentsitate emozionalaren atzean, Ainara LeGardonen musikak bere zintzotasunagatik hunkitzen du eta musikari gutxik lortu duten bezala transmititzen du zuzenekoetan.

cookiak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.Cookie gutxiago, Rock´n´Roll Gehiago! ACEPTAR