Ekainak 16:

Video camera free icon Rockumentala: Heaven adores you: an intimate, meditative inquiry into the life and music of elliot smith (2014, Nickolas Rossi, 104min)

speech icon bilaketarekin bat datozen irudiak Aurkezlea: Jerry Corral (Bilbo)

Erlazionatutako irudia Kontzertua: Rafa Berrio(Donostia)

HeavensAdore

Video camera free icon Rockumentala: HEAVEN ADORES YOU: AN INTIMATE, MEDITATIVE INQUIRY INTO THE LIFE AND MUSIC OF ELLIOTT SMITH (2014, Nickolas Rossi, 104min)

Elliot Smith bera (1969-2003) bizi izan zen hiru hiri nagusien (Portland, New York eta Los Ángeles) paraje dentsu baina era berean aislatuei bere musika jartzen dio dokumental honek. Bidaia bisual bat bakarrik ez, abeslariaren musikagintza aberatsari eta bere heriotz goiztiarraren ondorioz bere fan, lagun eta musikalagunengan izandako inpaktuari buruzko errepasu zorrotz bat ere errepresentatzen ditu. Elliot Smithen argitaratu gabeko musika duen eta jaialdi askotan parte hartu duen dokumental batetaz ari gara, San Francisco International Film Festivalean sari nagusia eramandakoa izanik.

JerryCorral

speech icon bilaketarekin bat datozen irudiak Aurkezlea: Jerry Corral

Javier (Jerry) Corral kazetari bilbotarra da, musikan espezializatua eta irrati nahiz prentsan 35 urte baino gehiagoko ibilbidea duena. 2011tik Izar & Star musika zikloaren koordinatzailea da: Euskal Herriko artista eta taldeek euren ikuspegitik reinterpretatzen dituzten diska, artista edo genero klasikoen zikloa.

RafaBerrio

Erlazionatutako irudia Proiekzio osteko Kontzertua: RAFA BERRIO

Musikari donostiar hau bertako musika panoramako pieza ezinbesteko bat izateaz gain, daukagun sortzaile entzutetsuena eta mirestuena izango da ziurrenik. 1980an bere lehenengo taldea sortu zuenetik, Amor a Traición eta Deriva bezalako taldeekin 6 diska grabatu ditu. Bakarka aldiz, 2011 eta 2013an “1971” eta “Diarios” diskak kaleratu zituen, hurrenez hurren. “Paradoja” bere zazpigarren albuma Ruta 66 aldizkariak 2015 urteko Top 1 albuma izendatzen du, jasotako beste zenbait sariren artean. Egun, Berrio bere hurrengo diskoaren prestakuntzan murgilduta dabil Ángela Molinaren laguntzaz, Sorozábal-Barojaren “Adiós a la Bohemia” izeneko zarzuela baten egokitzapen pertsonal bat izango dena. Zikloko kontzertu handietako bat izango da eta guk zuzenean ikusiko dugu.

cookiak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.Cookie gutxiago, Rock´n´Roll Gehiago! ACEPTAR